XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zazpigarren atal hau da, hain justu, irmo sinesten duen pragmatikaren premia LEVINSON-ek besteri erakargarri begitan erazteko irrika-gogoak islatzen dituena, honela pragmatika eta beste aldameneko izter-jakiteak uztartu ez ezik (hizkuntzalaritza ohizko adieran hartua, soziolinguistika, psikolinguistika...) pragmatikaren baliagarritasuna eta beronen egokitasuna lau arlo zehatzetan (bigarren hizkuntzaren ikasketan, gizaemakumeen eta makinen artekoetan, aurrez-aurreko solasean sor daitezkeen arazoetan bertan egon gabeko komunikazio-trukaketetan sor daitezkeenetan) aipatu ere gogo du, seigarren atalaren gainekoetan genioenaren haritik, teoria-usaina uxatuz eta pragmatikaren lanabes izaera aldarrikatuz.

Aipu berezia merezi du, bestalde, Africa Rubiés-en itzul-lanak, ez baitira zokoratzeko modukoak itzulkizun zuenak zekarzkion buruhauste eta gainditu beharreko oztopoak.

Argigarriak dira gaztel aldakiari aitzinean paratzen dizkion hitzak, hauetan labur baina zehatz esanak baitaude era honetako itzulgintzan dihardutenek aurre egin behar dioten behaztopa andanaren zernolakoak.

Paperera daramatzan zenbait ekarriko ditugu hona, luze joagatik, euskal munduarekin duten lokarri estuak arretatsu bilakatzen dituelako.

Kontzeptuek eta terminologia zehatzak sorrerazi dizkioten auziei honako irtenbidea hautatu duela dio:

he procurado traducir dichos conceptos de modo que se apreciara plenamente su sentido, buscando la palabra castellana más apropiada en cada caso, desechando incluso en algún caso ciertas posibilidades de traducción que a mi juicio reflejaban una subordinación con respecto al inglés. Algunos de estos términos están ya instalados y aceptados con toda forma original inglesa; es el caso de los términos input y output, que he preferido traducir por informaciones de entrada y producción de salida. Resulta un poco largo, pero su significado es completamente transparente (cosa que no ocurre si se deja tal cual). Otras veces, sin embargo, me he dejado guiar por otros criterios, como el de no confundir conceptos técnicos con sus equivalentes más cotidianos, o procurar que el término escogido formara parte de un paradigma funcional lo más amplio posible, etc.

Hau dela eta, liburuari amaian termino-zerrenda (gaztelania-ingeles) guztiz eskergarria erantsi diote.

Ingelesezko lana ezagutzen genuenok aldalanaren bikainaz ez dugu duda izpirik, ederki ohartuak baikaude aurrean zuen desafioa samur ez beste edozer zela, horrexegatik ez dago zalantzan jartzerik benaz ari dela ha supuesto un gran esfuerzo dioenean baina aldi berean airos atera dela eta uzta jori-oparoa lortu duela esan nahi dugu.

Bukatzeko esan liburuaren mami trinko-aberatsa eta itzulpen egokiaren ondoan, lana honen baliotsu bihurtzen bibliografiak ere laguntzen duela, beste erdaretako lanen gaztel itzulpena dagoen gehientsuenetan hala zehazten duen bibliografia gaurkotu eta eskuztatu beharrekoak, alegia.

Elixabete Perez Gaztelu.